Delirio-nahasmendua

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Delirio-nahasmendua
Deskribapena
MotaPsikosia
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
Psikologia klinikoa
Sintoma(k)Eldarnioa
Sortzen duEldarnioa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF22 eta F22.0
GNS-9-MK297.1
Disease Ontology IDDOID:778
Artikulu hau nahasmenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Delirio (argipena)».

Delirio-nahasmendua gaixotasun psikopatologiko bat da. Euskaltermek ematen duen definizioaren arabera delirioa edo eldarnioa uste edo sinesmen faltsua da, kanpoko errealitatearen interpretazio oker eta pertsonalean oinarritua, pertsonaren adimen eta kultura-mailarekin bat ez datorrena. Uste hori ez du ezein tradizio kultural edo erlijiosok partekatzen, eta ezin zuzendu daiteke arrazoibide logikoarekin[1].

Eldarnioaren ideiarekin lotuta dator delirio-nahasmendua. Delirioz-nahasmenduaren  kasuan, pertsonak deliriozko ideia bat edo gehiago izango du, baina delirio hori(ek) iraunkorrak izango dira, gaixoaren bizitza osoan irauteko modukoak, eta, zuzenean ideia horiekin lotua dagoen portaeraz kanpo, afektibitatea, mintzaira eta jokabidearen gainerako alderdiak normalak izan ohi dira[2].

Eldarnioak pentsamenduaren edukia lausotzen denean agertzen dira.. Izendapen honek tradizio handiko beste termino batzuk ordezkatzen eta biltzen ditu: paranoia, egoera paranoideak, parafrenia eta autoerreferentzia eldarnio sentsitiboa. Bere funtsezko ezaugarria eldarniozko egituraren presentzia da beste goi mailako funtzio psikiko batzuen itxurazko kontserbazio osoaren ondoan.

Delirio-nahasmendua jasaten duten pazienteek portaera anormalak dituzte eta, hala guztiz ere, euren gainerako jokabideak eta sentimenduak egokiak dira, gaixorik ez dagoen pertsona batengandik espero litezkeenak bezalakoak. Delirioak alde batera utzita, haien nortasunak egongor jarraitzen du.

Gaixoaren ibilbide ebolutiboan ez da narriadurarik gertatzen. Jarduera psikosoziala ez dago modu adierazgarrian afektatuta eta portaera ez da izaten arraroa. Dena den, kasu batzuetan, nahasteak sor ditzake ezgaitasun honek, eta familia edo lana galtzea ekar dezake, eta baita isolamendu soziala ere.

Nahaste honen hasiera, bestalde, motela, etengabekoa eta engainagarria izaten da, beste psikosi eta eskizofrenia batzuetan ez bezala, ez da ematen bat-bateko hasiera[3].

  1. «Delirio» euskalterm (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  2. «Delirio-nahasmendu» Euskalterm (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  3. Gutiérrez, Ana Estévez; Rodríguez, Iratxe Redondo. (2013-01-28). Psikopatologia: eskuliburua. Universidad de Deusto ISBN 9788498304169. (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).

Developed by StudentB